Barend Willem Biesheuvel (Haarlemmerliede en Spaarnwoude, 1920ko apirilaren 5a - Haarlem, 2001ko apirilaren 29a) Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1971tik 1973ra. Zuzenbidea ikasi zuen Amsterdamgo Unibertsitate Librean. Iraultzaren Aurkako Alderdiko kidea izan zen, eta lehen aldiz diputatu aukeratu zuten 1956an, eta Europako diputatu 1961ean. Lehen ministrordea, nekazaritza eta arrantza ministroa eta Surinam eta Holandaren Antilletako ministroa izan zen 1963 eta 1967 bitartean Victor Marijnen, Jo Cals eta Jelle Zijlstra gobernuetan. 1971ko uztailaren 6an lehen ministro bihurtu zen eta 1973an ordezkatu ondoren, politikatik erretiratu zen.